Georgiako bozkalekuetan egindako inkestak emaitza kontrajarriak ematen ari dira: Georgiako lau telebistak egindakoaren arabera, Mikhail Saakashvili egungo presidenteak berriro eskuratuko luke kargua lehen itzulian botoen %52,5 erdietsita. Hots, bigarren itzulirik ez egiteko baldintza beteko luke, bozen %50 baino gehiago jasotzea.
Oso bestelako emaitza eman du, ordea, Ukrainako Europa Kausa Komuna elkarteak egindakoak: Levan Gatxetxiladze oposizioaren hautagaiak irabazi ditu presidentziarako bozak, baina gehiengo absoluturik eskuratu gabe. Inkesta horren arabera, botoen %31 jaso du Gatxetxiladzek.
Saakashvili bigarren lekuan kokatuko litzateke, botoen %24,4rekin. Ondorioz, hautagai batek ere ez luke lortuko lehen itzulian presidentehautatua izateko beharrezkoa den gehiengo absolutua, eta bigarren itzulia egin beharko litzateke urtarrilaren 19an.
Mundua
Emaitza kontrajarriak Georgiako hauteskundeetan, bozkalekuetako inkesten arabera
Georgiako telebistek egindakoaren arabera, Saakashvili egungo presidenteak gehiengo absolutua eskuratu du. Ukrainako erakunde batek egindako azterketaren arabera, ordea, oposizioaren hautagaia doa aurretik baina gehiengo absoluturik eskuratu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu