Irlanda iparraldea

Emaitza txarrak direla eta, dimisioa eman du Trimble UUP alderdi unionistako buruzagiak

UUP Ulstergo Alderdi Unionistako buruzagi David Trimblek alderdiko buruzagitza uztea erabaki du Erresuma Batuko hauteskundeetan izan dituzten emaitza txarrak direla tarteko. UUPk aulki bakarra lortu du Londresko Komunen Ganberan eta Trimblek berak ez du legebiltzarkide izatea lortu. Unionista moderatuak urrun geratu dira duela lau urte eskuratu zituzten sei eserlekuetatik. Trimblek Bakearen Nobel saria jaso zuen Irlanda iparraldeko prozesua bultzatzeagatik, eta Stormonteko Gobernuko lehen ministro izana da.

2005eko maiatzaren 7a
17:33
Entzun
"Pozarren nago nire ustez Ulstergo alderdi onena eta demokratikoena gidatzeko pribilejioa izan dudalako", esan du Trimblek dimisioa eman duela iragartzearekin batera.

UUP unionista moderatua Irlanda iparraldeko alderdi nagusia izana da, baina ezin izan dute 2003ko bozetatik pairatzen duten gainbehera gerarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.