Emakume bat hil da Filipinetako Taguig herrian. Gabonetako opari bat ireki duenean, dirudienez, lehergailu bat zegoen bertan eta eztanda egin dio, Poliziak jakinarazi duenaren arabera. Momentuan hil da emakumea, eta gizona eta 7 urteko semea zauritu egin direla esan du herriko irratiak.
Polizia zer gertatu den aztertzen ari da, eta mendeku pertsonal bat izan daitekeelakoan daude. Dena dela, hildakoaren auzokideek etxekoandre normal bat zela esan dute, Poliziak dioenez.
mundua
Emakume bat hil da Filipinetan bonba batek eztanda eginda
Gabonetako opari baten barruan ezkutaturik zegoen lehergailua. Senarra eta semea zauritu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu