Mundua

Emakumeak apezpiku izendatzeko aukera onartu du Eliza Anglikanoak

1994tik eliza protestanteko emakumeak apaiz izendatzen dituzte, baina oraingo erabakiak polemika eta oposizio handia piztu ditu eliza barruan.

2008ko uztailaren 8a
13:13
Entzun
Protestantismoaren barruko elizetako batek, Ingalaterran sorburua izan zuen Eliza Anglikanoak, emakumeak gotzain izendatu ahal izateko araudia onartu du, sei orduko eztabaida sutsuaren ondoren.

Erakunde erlijiosoaren Batzar Nagusian 28 apezpikuk bozkatu dute emakumeei ateak zabaltzearen alde; 12k kontra. Apaizen artean 124k eman dute baizeko bota eta 44k kontra, eta kide laikoen artean 111k alde eta 68k aurka. Batzarra iragan ostiralean hasi zuten.

1994tik Eliza Anglikanoko emakumeak apaiz edo artzain izendatzen dituzte, baina oraingo erabakiak polemika eta oposizio handia piztu ditu eliza barruan.

Batzarrak tradizionalisten hainbat emendakin atzera bota ditu, hala nola emakumezko apezpikuak egongo liratekeen tokietan haren lana gainbegiratu eta gidatuko lukeen gizonezko superapezpiku bat izendatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.