Mundua

Emakumeei genitalak erauztea galarazi dute Eritrean

Praktika horrek "andrezkoen osasuna arriskuan" jartzen duela iritzita debekatu dute.

2007ko apirilaren 5a
17:27
Entzun
Emakumeei genitalak erauztea galarazi du Eritreako Gobernuak, eta aurrerantzean zigortu egingo dute praktika hori. Hala, isunak eta espetxe zigorrak ezar diezaizkiekete ablazioak egiten ditutenei, zein praktika horren berri izan eta salatzen ez dutenei.

Emakumeen osasuna arriskuan jartzen duela iritzita erabaki du Eritreako Gobernuak erabaki hori hartzea, Afrikako eta Asiako beste zenbait gunetan bezala aspalditik txertatutako ohitura den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.