Emakumeen eskubideak babesteko NBEren ebazpena

2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeak 2000. urtean 1325 ebazpena onartu zuen, eta demokrazia eta behin betiko bakea lortzeko emakumeen eskubideak bermatzeak duen garrantzia nabarmendu zuen hor. Emakume heldu, gazte zein umeek gatazketan indarkeria gehigarria sufritzen dutela aitortu zuen NBEk aho batez; ebazpenean, gainera, gatazka ostean haien eskubideak gizonezkoenen pare egotearen garrantzia nabarmendu zuen. Segurtasun Kontseiluak gatazkan dauden aldeei formalki eta legalki emakumeen eskubideak errespetatzeko eskatzeko duen lehen agiria da. Netumbo Nandi-Ndaitwah Namibiako Emakumeen Gaietarako ministroa zenak proposatu zuen agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.