Zehazki, hiru kasu baieztatu ditu erabat Pekinek: bi erdialdeko Hunan probintzian, eta beste bat mendebaldeko Anhuin. Anhuin gaixotutako hori 24 urteko emakumezko bat zen, eta hil egin zen gaitza atzeman eta hamar egunen buruan. Emakumezko horrek 12 urteko ahizpa, berriz, urrian hil zen, eta Txinako osasun agintariek uste dut litekeena dela hura erehegaztien gripearekin hil izana. Hala ere, ezin izan dute hori OME Osasunerako Mundu Erakundearen irizpideen arabera frogatu.
Hunan probintzian, berriz, bi gizonezko gaixotu dira: irakasle bat eta hegaztien etxalde batean lan egiten zuen behargin bat.
Hegaztien gripea
Emakumezko bat hegaztiaren gripearekin hil dela jakinarazi du Txinako Gobernuak
Gizakietan hegazkien gripea atzeman dute Txinan, eta, gainera, gaitz horrekin gaixotutako emakumezko bat hil egin da. Hala jakinarazi du Txinako Osasun Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu