italia

Eman diote senda agiria Berlusconiri

Italiako presidenteak eguerdian utzi du erietxea, eta ezingo du lanik egin hurrengo bi asteetan. Igandean erasoa jaso zuen aurpegian.

2009ko abenduaren 17a
12:18
Entzun
Gaur eguerdian utzi du erietxea Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidenteak, igandean aurpegian erasoa jaso ondotik. Autoan atera da eta barrutik egin die diosala ospitale atarian zeuden kazetariei-eta. Arcoren daukan etxera abiatu da -Milan kanpoaldea-, eta hamabost egunez lanik egin gabe egon beharko du, osatzeko.

Medikuek astelehenean ziotenez, atzo zen irtetekoa ospitaletik Berlusconi, baina lesio garrantzitsuak ditu eta gaur eman diote senda agiria. Masailean eta ezpainean kolpe handia dauka, sudurra apurtua, eta bi hortz hautsita, eta San Raffaele Milango erietxean daukate.

Milanen bertan jaso zuen erasoa, Duomo plazan. Hitzaldia eman ondotik, autora bidean bere jarraitzaileak agurtzen ari zen, eta ustez 42 urteko gizonezko batek estatua txiki batekin jo zuen. Poliziak atzeman egin zuen gizonezko hori -ez du delitu aurrekaririk-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.