Energia berriztagarrien alde egin nahi du Japoniak
TOKIO. Japoniako Gobernua energia nuklearraren ordez energia berriztagarriak jartzearen aldeko plan bat garatzen ari da. Zentral geotermikoak, eolikoak eta hidraulikoak eraikitzeko araudia leundu nahi du, Nikkei egunkari ekonomikoaren arabera. Iragan martxoaren 11n tsunami batek krisi nuklearra eragin zuen Fukushiman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu