MUNDUA

Enpresetako zuzendaritzetako kideen soldata mugatzea onartu dute Suitzan

Erreferendum bidez onartu dute lansariei muga jartzea eta enpresetako akziodunak izatea zuzendaritzetako kideen soldaten zenbatekoa zehazten dutenak. Herritarren %67,9k bozkatu dute ekimenaren alde.

2013ko martxoaren 4a
08:48
Entzun

Suitzan mugatu egingo dituzte enpresa pribatuetako zuzendaritzetako kideen lansariek, herritarrek hala bozkatuta. Erreferendum bat egin dute, eta %67,9k bozkatu dute horrela egitearen alde. Onartu dute enpresetako akziodunek zehaztea zuzendaritzetako kideen soldata, eta herrialdeko 26 kantoiak azaldu dira ekimenaren alde.

Minder ekimena —Thomas Minder senatariak proposatu du neurria— "gehiegizko soldaten aurkako ekimen" gisara ere izendatu dute. 1,7 milioi herritarrek bozkatu zuten egitasmoaren alde, eta 762.000 inguruk kontra.

Orain, urtebeteko epea du Suitzako Gobernuak neurri hori zehazteko lege bat idatzi eta indarrean ezartzeko. Suitzako sozietate anonimo guztiei eta hango burtsan dauden enpresa guztiei ezarriko diete neurria. Ekimenaren arabera, akziodunek urtero erabaki beharko dute administrazio kontseiluen lansariaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.