Mundua

Epaile batek dio Ruandako presidentea bere aldeko muturreko jarraitzaileek hil zutela 1994an

Paul Kagame egungo presidentea errugabetu du Marc Trevidic epaile frantziarrak.

2012ko urtarrilaren 11
09:54
Entzun

Marc Trevidic Frantziako epaileak atzo jakinarazi zuenez, muturreko hutuak izan ziren 1994an Juvenal Habyarimana presidentea, hutua hori ere, atentatuan hil zutenak. Atentatu horrek bi etnia horien arteko gerra abiatu zuen, eta horrekin, Ruandako genozidioa.

Bere txostenarekin Paul Kagame egungo presidentea errugabetu du epaileak, tutsien Ruandako Aberri Fronteko buru baitzen garai horretan. Izan ere, Jean-Louis Bruguiere epaileak aurretik 2006. urtean atentatuaren antolatzailetzat jo zuen Kagame. Abokatuak salatu du intentzionalitate politikoa izan zela erabaki horretan, eta gogoratu du Ruandak eta Frantziak harremanak eten zituztela Bruguiereren txostenaren ondorioz.

Trevidicek, ordea, 2008an auziari heldu eta Ruandan bertan egin du lan, misiletan aditu direnekin eta Falcon 50 hegazkinaren pilotu batekin. Ondorioztatu du Habyarimana hil zuen misila Kanombeko kanpalekutik bota zutela, muturreko hutuen bilgune.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.