galizia

Epaileak kartzelara bidali ditu Resistencia Galegako lau kide, "terrorismoa" egotzita

Espainiako Poliziak sei lagun atzeman zituen lehengo astean Galizian.

2011ko abenduaren 5a
15:40
Entzun

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Resistencia Galegako lau kide, "terrorismoa" egotzita: Eduardo Vigo Dominguez, Roberto Rodriguez Fiallega, Anton Santos Perez eta Maria Osorio Lopez. 

Gaur deklarazioa hartu dion bestea aske laga du: Jessica Rodriguez. Hala ere, auzipetuta dago eta epaitegi batera joan beharko du hilero. Beste bat asteburuan utzi dute libre.

Seiak lehengo astean atxilotu zituen Espainiako Poliziak Galizian —Lugon, Santiagon eta Vigon—, "helburu terroristetarako lehergaiak" edukitzea eta Resistencia Gallega "erakunde terroristako" kide izatea leporatuta.

Atxilotu guztiak inkomunikatuta izan dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.