KLIMA ALDAKETA. CANCUN

Epe laburreko filosofiaren politika

Kopenhageko iazko bileraren porrotaren ondoren, ezer gutxi espero dute gaur hitzartzea, akordio bateraturik ez behintzat

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Iaz Kopenhagen egindako goi bilerak arrakastatsua behar zuen; buruzagiek «historikoa» izango zela aurreikusi zuten, eta bileraezin ondo amaitu, porrota estaltzeko trikimailutan aritu ziren, hitzarmenaren argazkiarekin kezkatuago Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordioa lortzearekin baino gehiago. Esperantza zalapartatsuak ezerez zapuztua sortu zuen, eta agian horregatik, Cancungo bileratik ezer gutxi ateratzea espero dute, Danimarkan bezala Mexikon ere herrialde bakoitzaren interesak defendatzen lortu nahiko dutelako akordio orokorra, eta hori, gaur gaurkoz ezinezkoa da.

Egungoak garai txarrak dira etorkizunean pentsatzen hasteko. Behin-behineko politikarienfilosofia epe laburrerakofilosofiaren politika baita, premiazkoari erantzun beharra erabaki sendoak egin ordez, Elliot Diringerrek esan duen bezala: «Krisi garaiotan herrialdeak ez daude prest nazioarteko akordioak sinatzeko berotegi efektuari buruz». Pew Center Berotegi Globalaren Nazioarteko Estrategia Departamentuan lehendakariorde da Diringer: «Nork bere etxean nahi ditu irtenbideak eta emaitzak; gainerakoa bost».

Baina aurtengo ekaina inoizko hilabeterik beroena izan da, azken hamarkada bezalaxe, eta hurrengo urtean, beste hilabete batek gaindituko du aurtengoaren marka, hurrengo hamarkadak amaitzear dagoena, eta klima aldaketaren ondorioak azaltzen aspertuko dira zientzialariak, Kyotoko Protokoloa luzatzeko modurik gabe.

«Etapaka egingo zaio aurre klima aldaketari, akordio txikien bidez, ez Kopenhagen pentsatu zen bezala. Hemendik aurrera neurriak horrela hartuko direla iruditzen zait, ez dela akordio handi eta bakarra izango». Brice Lalonde Ingurumenaren Frantziako ministro ohiaren hitzak dira horiek. Bera da gaur egun Frantziaren izenean berotegi efektuaren gaineko negoziazioak egiten dituena, eta ez du uste herrialde guztien konpromisoa egongo denik ezertan. Kopenhageko lorpenik garrantzitsuenak, haren ustez, garapen bidean dauden herrialdeei gas isurketak murrizten laguntzeko hitzarmena izan zen, energia berriztagarrietan inbertsioak egin ditzaten. Hori, eta giroa bi gradu baino gehiago ez berotzeko neurriak hartzea.

Petrolioa eta ikatza

Bradley Opdyke ingumenean adituak ere ez du uste oraingoan itun berrian adostuko direnik, «ezta datozen bileratan ere. Kyoton eta eta Kopenhagen gas kutsagarrien isurketa gutxitzeko saiakerari nolabaiteko irtenbidea ematea lortu zen, ez klima aldaketaren gaineko akordiorik».

Herrialdeen arteko kontsentsua petrolio eta ikatz industriak mugatzen du batez ere. Herri guztietako ekonomiek haien beharra dute, eta industriek gobernuak presionatzen dituzte. Politikariek badakite lehenbailehen ekin behar diotela arazoari, baina erabakiek herri bakoitzeko sistema ekonomikoa errespetatu behar dute, eta hori ez da horren erraza. «Hitzarmenak denbora beharko du interes horien menpeko bada, baina erabakiak orain hartu behar dira», Elliot Diringer Pew Centerko kidearen ustez.

AEBak, Txina eta India ez dira akordio bateratua lortzeko oztopo bakarrak, baina bai garrantzitsuak, batez ere euren ezezkoak hitzarmena lortzea erabat baldintzatzen duelako. Kopenhagen 2020rako gas kutsagarrien isurketa jaitsi behar zela ados jarri baziren ere, ingurumen globalaren akordio bat egiteko aurrerapauso gutxi eman ziren. Kyotoko Protokoloaren bigarren aldia izan daitekeenerako IPCCKlima Aldaketaren gaineko Gobernuarteko Adituen taldeak gomendatzen du emisioen jaitsierak %25 eta %40 artekoa izan behar duela 2020 bitartean, 1990ekoarekin alderatuta.

Europako Batasunak %30 murriztea «aztertuko du», 2011tik aurrera -%20 jaisteko konpromisoa hartua du-. 2012rako 27 kideek %8 jaitsiko zutela agindutakoa «erraz» gaindituko dela uste du Peter Wittoeckek, Europako Batasunak Cancunen duen bozeramaileak, baina hala ere, «gutxiegi da» herri garatuak egiten ari direna: «Herri aurreratuenak dira gehien egin behar dutenak».

Txinak, berriz, dirua eskatu du garapen bidean dauden herrialdeentzat, «Kopenhagen hitz emandakoa betetzeko», eta euren ahalegina «izugarria» izaten ari dela uste du Su Weik txinatarrek Mexikora bidali duten negoziatzaileak.

Brasil dago oso kritiko Cancungo goi bilerarekin. Luiz Inacio da Silva Lula presidenteak oso argi daukanez, «ez da ezer lortuko». Kopenhagekoan «akordio izugarria» lortu behar zela esanda «akordio barregarria» lortu zutela uste du, eta oraingoan, gainera, goi mandataririk ez doala-eta are okerragoa izango dela. Brasilek 2020rako %36ko jaitsiera agindu zuen, eta «agindutakoa betetzen ari» direla ziurtatu du Lulak. Basogabetzea gutxitzeko urratsak ere egiten ari dira.

Japonia da, gaur amaituk denbilera aurretik, Kyotoko Protokoloa luzatzeko asmoarekin bat egingo ez duela esan duen bakarra. «Ez dauka zentzurik protokoloak gaur duen ikuspuntutik. Ezin zaio ahalegin handiena emisioen %27 eragiten duen talde txikiari eskatu», pentsatzen du Hideki Minamikawak, Japoniako Ingurumen ministrordeak. «Maila orokorrekoa izan behar du murrizketak». Iradoki du Txinak eta AEBak neurri zehatzak hartu arte Japoniak ez duela protokolorik berretsiko. Bien bitartean, AEBak dira isilik dauden kutsatzaile handienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.