Bart gauean amaitu zaio Siriari Arabiar Ligak jarritako laugarren epea, eta Damaskok ez du erantzunik eman erakundeak bidali nahi duen 500 behatzailez osatutako misioaren inguruan. Horregatik, Ligako estatu kideetako ordezkariak gaur bilduko dira Siriari zein zigor jarri erabakitzeko, ez baitu ekintzaileen aurka erabilitako indarkeria gutxitu.
NBE Nazio Batuen Erakundeak, bere aldetik, Bashar al Assaden erregimenak atxilotutako haurrak «torturatu eta mutilatu» dituela salatu du, eta soldaduek giza eskubideak etengabe urratu dituztela. Gainera, delituen egileak zigor gabe geratzen direla ohartarazi du. Atzo, halaber, gutxienez 26 lagun hil zituzten.
Epea amaituta, Arabiar Ligak Siriari zigor ekonomikoak jarriko dizkio
Nazio Batuen Erakundeak salatu du haurrak «torturatu eta mutilatu» dituela Al Assaden erregimenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu