Erantzun baketsua eskatu dute espetxeratuek

Jordi Pina abokatuak jakinarazi duenez, gela berean daude Josep Rull eta Raul Romeva; Jordi Turull, aldiz, banatu egin dute.

Gorenaren erabakiaren aurkako protesta ostiralean Bartzelonan. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2018ko martxoaren 24a
17:12
Entzun

Goreneko epaile Pablo Llarenak haiek preso sartzeko agindu zuenetik lehen gaua egin dute espetxean Josep Rull, Raul Romeva, Jordi Turull, Dolors Bassa eta Carem Forcadellek. Jordi Pina abokatuak lehen hirurekin egoteko aukera izan du arratsaldean eta haren bitartez presoek eskerrak eman dituzte jasotako babesagatik.

Ordea, ohararazi dute errepresioaren aurrean erantzunak "baketsua" behar duela izan, eta bart gauekoaren gisako liskarrak amaitzeko eskatu dute —manifestarien eta mossoen arteko liskarrak izan ziren Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean—. Buruzagi auzipetuek "lasaitasuna" eskatu diete herritarrei: "Bada jendea indarkeria noiz lehertuko zain dagoena, eta ezin dugu halakorik onartu".

Estremerako espetxean daude Rull, Romeva eta Turull, lehen biak elkarrekin. Presondegi berean daude Oriol Junqueras eta Joaquim Forn ere joan den azaroaren 2az geroztik

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.