Eraso batean hiru ingeniari hil dituzte Afganistanen
KABUL. Afganistango armadak bertako ingeniari bat eta AEBetako beste bi hil dituzte. Aziz Ahmad Parwaneko administrazio ordezkariak esan du auto batean zihoazela tiro egin dietenean. Bestalde, Afganistango soldadu batek AEBetako bi militar zauritu ditu. Talibanek esan dute ez direla erantzuleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu