Hego Koreak goizaldean egin dituen maniobra militarrak Ipar Korearekin duen tentsioa areagotu du. Bi herrialdeak eraso "sendoak" egiteaz ari dira mintzatzen, eta giro baretzeko egiten diren deiak alferrikakoak dira.
Hego Koreako armadak Itsaso Horian egin dituen maniobra horiek, arma kopuruari dagokionez, inguru horretan inoiz egin dituen handienak izan dira. 800 soldaduk hartu dute parte, eta Ipar Korearekin duen mugatik 20 kilometrora ehun arma mota baino gehiagorekin egin du aproba, horien artean tankeen aurkako misilak, erasorako helikolpteroak eta borrokarako sei hegazkin. Gainera, maniobrak benetako munizioarekin egin ditu.
Ipar Koreako Armada ministro Kim Yong Chun-ek "gerra santurako" prest daudela esan du, eta armak nuklearrak erabiliko lituzkeela esan du, KCNA albiste agentziaren arabera. Lee Myung Bak Hego Koreako presidenteak, berriz, Ipar Korea soilik eraso "sendoekin" eta batuta egonik gelditu ahal izango dutela defendatu du. Eurak ere gerrarako prest daudela esan du.
MUNDUA
Eraso "sendoak" egiteko mehatxuak egin dizkiote elkarri Hego Koreak eta Ipar Koreak, eta gerrarako prest daudela esan
Hego Koreak bart egin dituen maniobra militarrek bi herrialdeen arteko tentsioa areagotu dute. 800 soldaduk hartu dute parte maniobra horietan eta benetako munizioa erabiliz, ehun arma mota baino gehiagorekin frogak egiten aritu da Hego Korea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu