Afganistan

Erasoaldi handia abiatu du NATOk talibanen aurka

Helmand probintzian, Mendebaldeko indarren arabera, han baitago egun talibanen gotorleku handiena. NATOko 15.000 bat soldadu ari dira parte hartzen, eta 2001etik martxan jarritako eraso handiena da. Indar horietako hiru soldadu hil dira, baina erasoaldia ondo dola azpimarratu dute buruzagiek. Karzai presidenteak eskatu die zibilen guneak errespatzeko.

2010eko otsailaren 13a
18:49
Entzun
Azkenaldian behin baino gehiagotan iragarritako erasoaldia bart goizaldean jarri dute abian NATOren Afganistango indarrek: Helmand probintziako Marjah hirianeta inguruetan ari dira gauzatzen, ustez talibanek egun duten gotorleku handienean. NATOko iturrien arabera, 400 eta mila tartean dira hiri hartan dauden talibanak. 120.000 lagun bizi dira Marjahken eta inguruetan, eta azkenaldian behin baino gehiagotan ohartarazi diete hango herritarrei erasoaldia gerta zitekeela, arriskutsua zela bertan segitzea eta alde egiteko.

15.000 batdira erasoan parte hartzen ari diren NATOko soldaduak, estatubatuarrak, afganistandarrak, britainiarrak, daniarrak eta estoniarrak. Iturri militarren arabera, bi zutabetan ari dira erasoa aurrera eramaten:britainiarrak eta daniarrak Nad Ali barrutiaren kontrola hartzeaz arduratuko dira. Beste se mila soldadu, 4.500 marine estatubatuar, 1.500 soldadu afganistandar eta 300 bat militar estatubatuar eta britainiar Marjah hiriaren kontrako erasoak ari dira parte hartzen. Oinez, tankeetan eta helikopteroekin hurbildu dira hirira, eta zenbait iturriren arabera, lehen soldaduak hasi dira hirira iristen, eta, halaber, hasi dira NATOko indarren eta talibanen arteko lehen borrokak.

2001etik talibanen kontra martxan jarri den erasoaldi handiena da, eta Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistango indarrak sendotuko zituela iragarri ondoren dator. Obamak lehentasunen artean jarri zuen Afganistango gatazka amaiaraztea, eta bide militarrak iragarri zituen horretarako. Ahmid Karzai Afganistango presidenteak, berriz, zibilen gunean ez bonbardatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.