Hussein imanaohoratzeko ospakizunak egiten ari dira egunotan xiitak, eta erromesaldi horietan parte hartzen ari direnak erasoen jomuga bihurrtu dira Iraken. Hala, sarraski handia egin zuten atzo erromes horien kontra Hilan: bi ekintzaile suizidek lehergailuak zartarazi zituzten erromesak ilaran zeuden kontrol postu batean, eta 120 bat lagun hil ziren 190 bat zauritu.
Gaur ere erromesen kontrako zenbait eraso izan dira, etagutxienez, hamaika hil dituzte. Esate baterako, Doran -Bagdadetik hegoaldera dagoen hirigune batean- zazpi erromes hil ditu bide ertzean jarritako bonba batek. Gainera, eztandaren ondoren, armatutako gizon talde batek biktimei eraso die tiroka. 14 bat lagun zauritu dituzte bigarren erasoaldi horretan.
Eraso horiek erreboltari sunitek egin dituzte Irakeko Gobernuaren arabera, eta krisia areagotu eta gerra zibila behartzea litzateke haien helburua.
Irak
Erasoen jomugan jarraitzen dute erromes xiitek
Gutxienez hamaika hil dituzte gaur, ustez erreboltari sunitek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu