Duela sei urtetik Erresuma Batuan bizi da Akhmed Zakaiev, Txetxeniako buruzagi independentista. Errusiak «terroristatzat» jotzen badu ere, Londresek babesa eman dio. Estradizio eskaera oro atzera bota ditu herrialde horrek, Moskuren esku utziz gero, hura«torturatuko duten arriskua» egongo litzatekeela argudiatuta. Orain, baina, Zakaiev bera da Txetxeniara itzuli nahi duena.
«Bakea lortzeko», Txetxeniara itzultzea erabaki duela jakinarazi du, Etxo Moskvi irrati kateak egin dion elkarrizketan. «Nire herrira bueltatuko naiz azkenean. Ez dut nire burua atzerrian ikusten, ez dut halakorik nahi niretzat, ezta nire seme-alaba etabilobentzat ere». Hala ere, Txetxenian egonkortasuna eta garapena lortzeko, oraindik bide luzea dagoela egiteko onartu du. Zakaieven iritziz, hori ez da lortuko «Grozniren eta Moskuren arteko harremanak onbideratu arte».
Iragan urtarrilean edozein alderdirekin hitz egiteko prest zegoela adierazi zuen buruzagi independentistak, baita, behar izanez gero, Errusiaren aldeko gobernu txetxeniarrarekin negoziatzeko ere. Kremlinen segurtasun zerbitzuek, baina, gatazka armatua sustatzea egotzi diote. Moskuren aldeko Txetxeniako presidenteak, hala, «ekintza terroristak gaitzesteko» agindu dio, hitz egitera eseri aurretik.
Erbestealdia amaitu nahi duela dio buruzagi independentistak
Errusiaren aldeko agintari txetxeniarrekin negoziatzeko prest agertu da Akhmed Zakaiev
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu