Irak

Erbestean bizi diren irakiarrak hasi dira bozkatzen; orain arte parte hartzea oso txikia izan da

Igandean Legebiltzarrerako bozak egingo dira Iraken. Hala ere, erbestean bizi diren irakiarrek badute dagoeneko bozkatzeko aukera. Oraindik ez dago parte hartzearen datu ofizialik. Hala ere, Nazio Batuen Erakundeko Nazioarteko Migrazioentzako Erakundeak zabaldu duenez, erbestean bizi diren Irakiar gehienek ez dute bozkatuko. Erbestean bizi diren eta boza emateko aukera duten 1,2 milioi irakiarretatik 280.303 besterik ez dira erregistratu botoa emateko.

2005eko urtarrilaren 28a
16:21
Entzun
Erresistentziak ugaritu egin ditu erasoak hauteskunde eguna hurbildu ahala. Goizean egindako eraso batean, erresistentziak lau polizia hil ditu Bagdad hegoaldean dagoen Al Dura auzoan. Al Durako Polizia-etxeko arduradunek adierazi dutenez, erasotzaileen asmoa auzoko zentral elektrioan bonba-auto bat lehertaraztea zen. Hala ere, zentrala poliziez zainduta zegoenez Polizia-etxearen aurrean zartatu dute bonba-autoa. ErresistentziakKirkuken ere egin ditu erasoak. Erasotzaileek hautestontziak zaintzen zituen polizia bat hil dute, tiroz. Bestalde, Bagdad mendebaldean istilu larriak izan dira Ameriketako Estatu Batuetako soldaduen eta erresistentziako kideen artean. Oraindik ez argitu istiluetan hildakorik egon den ala ez.

Al Kaedako ustezko bi kide atxilotu dituzte

Iturri ofizialen esanetan, Abu Musab Al Zarkauik zuzentzen duen Irakeko Al Kaeda adarreko ustezko bi kide atxilotu dituzte. Irakeko Segurtasun ministro Kasem Daudek adierazi duenez, atxiloketak duela bi aste egin ziren, baina gaur arte ez dituzte jakitera eman. Daudeken arabera, atxilotutako bi lagunak "Iraken egin diren ekintza izugarrienen arduradunak dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.