Hauteskundeak

ERCk dio Bartzelonako Udalean oposiziora pasa daitekeela

2007ko maiatzaren 30a
18:49
Entzun
ERCk behera egin du Bartzelonako udal hauteskundeetan (zinegotzi bat galdu du), eta hango alderdikideek datorren legealdian oposizioan egon daitezkeela esan dute. Jordi Portabella Bartzelonako ERCko buruzagiak ziurtatu du Zuzendaritza Nazionalaren babesa luketela erabaki horretan.

Aurreko legealdian PSCk, ERCk eta ICVk osatutako hirukoa egon da udal gobernuan, eta ERCko kideek uste dute ez doakiela ondo PSCren itzalean aritzea. Hala ere, PSCrekin "hiri eredua" adosteko prest azaldu dira.

PSCk irabazi ditu Bartzelonako udal hauteskundeak, 14 zinegotzirekin (-1). CiUk 12 lortu ditu (+3), PPk 7 (berdin), ERCk 4 (-1) eta ICVk 4 (-1).

PSCk Alkatetza daukan Kataluniako beste herrietan ere oposiziora pasa daiteke ERC, horietan ere emaitzak onak izan ez direla-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.