ERCk Estremeran egin duen ekitaldia boikotatzen ahalegindu da eskuin muturra

Hainbateurodiputaturi ukatu egin diete Junquerasekin biltzeko baimena.

Hogar Social plataformako kideak Estremerako espetxe atarian. ERC
arantxa elizegi egilegor
2017ko abenduaren 19a
14:18
Entzun

Estremerako espetxe atarian, Madrilen egin du ERCk kanpaina amaierako ekitaldia. Bertan elkartu dira alderdiko hainbat ordezkari, tartean, Marta Rovira idazkaria eta Raul Romeva kontseilaria.

Ordea, elkarretaratzea ez da espero bezain baketsua izan. Ordezkaritza iritsi denerako bertan ziren Hogar Social eskuin muturreko taldeko kideak Espainiako banderak eskuetan eta independentisten aurkako aldarriak ahotan.

ERCko kideek, ordea, aurrera jarraitu dute ekitaldiarekin. Rovirak salatu du ideiak defendatzeagatik daudela preso Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, eta gogorarazi du demokraziak "ideien arteko elkarbizitza" ahalbidetu behar duela. "Lau pertsona errugabe oinarririk gabeko akusaziopean preso izateak frogatzen du ez garela demokrazia garatzen ari", berretsi du Romevak.

Agerraldiaren ostean, ERCko kideak eta Ester Capella abokatua espetxera sartu dira Junquerasekin biltzeko asmoz. Hain zuzen ere, BERRIAri eskainitako elkarrizketan baikor ageri da presidenteordea, eta iragarri du "beldurrak gainditu eta botoetan eta diputatuetan" irabaziko dutela.

Sarrera ukatua

Europako Parlamentuko sei diputatuk gaur Junqueras ikusteko baimena eskatua zuten, baina kartzelako zuzendaritzak ukatu egin die "burokrazia arrazoiak" argudiatuta. Taldeak salatu du hilabeteak daramatzatela tramite lanetan, eta orain are behin ere ez dietela utzi espetxera sartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.