Kataluniako Estatutua

ERCk ez du erreferendumean ezezko botorik eskatuko

Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidenteak baztertu egin du Kataluniako Estatutuari buruzko erreferendumean bere alderdiak ezezko botoa eskatzeko aukera. ERC ez dator bat Espainiako Kongresuko batzordeetako negoziazioen ondoren aurrera doan Estatutu testuarekin, baina, hala ere, ezezkorik ez dutela eskatuko agindu du. Gainera, Prateko aireportuaren kudeaketan akordioa iritsiz bero, Espainiako Senatuan ezezkoa barik abstentzioa izan daitekeela ERCren jarrera aurreratu du Carod Rovirak.

2006ko martxoaren 22a
12:10
Entzun
Espainiako Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan eman ditu argibide horiek guztiak ERCko buruak. Espainiako Kongresuko Batzorde Konstituzionalean atzo bozkatu zuten Kataluniako Estatutuaren testua, eta ERCk ezezkoa eman zion, Kataluniako Legebiltzarrak onartu zuen testuak eta Espainiako Kongresutik aterako denak elkarrekin zerikusirik ez dutela iritzita.

Hala ere, Espainiako Senatuan testu horri zenbait zuzenketa onartzen bazaizkio jarrera aldatu, eta ezetz bozkatu ordez abstenitzeko prest daudela agertu du gaur Carod Rovirak. Horretarako baldintza Prateko aireportuaren kudeaketa Kataluniako Gobernuaren esku geratzea litzateke.

Nolanahi ere, Senatutik ateratzen den testuan eskumen hori onartu edo ez, Kataluniako erreferendumean ezezko botoa eskatzeko aukera baztertu egin du ERCko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.