2009ko Europako Legebiltzarreko hauteskundeei begira Herrialde Katalanetako alderdiei plataforma eratzeko proposamena egin die ERCk, ofizialki. Hala jakinarazi du Joan Puigcercos ERCko presidenteak. "Herrialdeko Katalanen interesak defenditzeko litzateke plataforma", hark esan duenez, eta gutuna bidali die beste alderdiei. "Eragin handiagoa izan behar dugu", dio Puigcercosek.
ERCren arabera, "Herrialde Katalanek aukera historikoa dute Europaren eraikuntza modu aktiboab inplikatzeko eta behatzaile pasiboaren papera bazterrean uzteko".
Alderdiak aurten egin duen Batzar Nazionalean indar metaketaren aldeko ebazpena onartu zuen.
MunDUA
ERCk Herrialde Katalanetako alderdiei hauteskunde plataforma eratzea proposatu die
Hurrengo urteko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako indar metaketa nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu