Katalunia

ERCko talde bat Bruselara joan da, Puigdemontekin negoziatzera

Beste hautagai bat proposatzeko eskatu du Rajoyk.

Jendea, joan den asteartean, Puigdemonten irudiarekin. TONI ALBIR, EFE
2018ko otsailaren 4a
18:07
Entzun

"Inbestidura eraginkorra" nola egin pentsatzeko, Bruselara joan da ERCko talde bat. Junts per Catalunyako (JxC) kideekin hitz egingo dute han, tartean Carles Puigdemont lehendakarigaiarekin.

ERCko iturriek Efe berri agentziari baieztatu diotenez, "Puigdemoten proposamena entzutera" joan dira. Ez dakite Puigdemontek zein formula proposatzen duen, eta, beraien arabera, joan zen astean Roger Torrentek inbestidura saioa atzeratu zuenean ere ez zekiten. "JxCri dagokio proposamena egitea", esan dute iturri horiek.

Akordioa lortu eta "instituzioak berreskuratzeko" prestasun osoa du ERCko kideek, iturri horien arabera. "Lanean ari gara inbestidura eraginkorra gertatu dadin".

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak esana dauka Puigdemont ezin dela lehendakari aukeratu Legebiltzarrean ez badago. Eta Kataluniara joaten bada, bera atxilotzeko agindua emana dauka Auzitegi Gorenak.

Beste hautagai bat eskatu du Rajoyk

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak, bestalde, orain arteko eskaera berbera egin du: beste hautagai bat proposatzeko eskatu die indar subiranistei. Horixe da, bere arabera, Kataluniako egoera konpontzeko modua. Hautagai berri horrek, gauzak beste modu batetara ikusi behar lituzke, Rajoyren arabera, eta honakoa esan behar luke: "Gobernatzailea naiz, eta beraz legea beteko dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.