Justizia eta Garapenaren Alderdiak irabazi ditu Turkiako udal hauteskundeak, hauteskunde batzordeak baieztatu duenez. Recep Tayipp Erdogan herrialdeko presidentea buru duen alderdiak botoen %45,5 eskuratu ditu, eta oposizioko alderdi nagusiak —CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak—, berriz, %27,9. BDP Bake eta Demokraziarako Alderdi kurduak botoen %6,3 jaso ditu.
"Ez dago arazorik. Emaitzak ondo daude", adierazi du Sadi Guven Hauteskunde Batzordeko presidenteak. Izan ere, iruzurra izan delakoan, boto zenbaketaren aurka egin du oposizioak.