KOLONBIA

Erietxean da Timochenko, garuneko infartuak jota

Azken orduetan hobera egin du FARCeko buruzagiaren osasunak.

Rodrigo Londoño, FARCek armak eman osteko ekitaldian. MAURICIO DUEñAS CASTAñEDA / EFE
2017ko uztailaren 3a
17:03
Entzun

Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako buruzagiak "garuneko istripu iskemiko" bat izan zuen igandean, eta erietxean da. Orduek aurrera egin ahala, haren egoerak "%90ean" hobera egin du, erietxeko arduradunen arabera, baina ospitalean jarraituko du.

Timochenkok berak eman du bere egoeraren berri: "Eskerrik asko nire osasunarekin arduratuta daudenei. Dena ondo doa, sendagile taldeari ere eskerrak ematen dizkiot, zaintzagatik".

Albistearen berri izan eta berehala, Kolonbiako hainbat eragilek elkartasun mezuak idatzi dituzte sare sozialetan. Ohar batean, FARCek eskertu egin ditu mezuok.

Timochenko maiatz amaieran itzuli zen Kolonbiara, bake negoziazioetan Kuban egon ondoren. 2015ean ere izan zituen osasun arazoak, eta, duela zortzi hilabete, Kuban artatu zuten, bihotzeko tratamendu bat hartzeko.

Timochenkok berak eta Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak joan den astean hartu zuten parte FARCen armak emateko ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.