MUNDUA

Erietxetik atera da Mandela, bertan ia hiru hilabete igaro eta gero

Larri ospitaleratu zuten Hegoafrikako presidentea ekainaren 8an, aurretik izandako biriketako infekzio bat berriz sortuta. Etxean jarraituko du tratamendua, haren egoerak "larria" izaten jarraitzen baitu.

2013ko irailaren 2a
07:48
Entzun

Hegoafrikako presidentetzak jakinarazi atzo jakinarazi zuenez, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohi eta bakearen Nobel sariduna etxera itzuli zen atzo, ia hiru hilabete Pretoriako ospitale batean eman ondoren.

“Mandelaren egoerak larria izaten jarraitzen du, eta ezegonkorra da tartera. Hala ere, bere sendagile taldea ziur da zaintza maila bera izango duela bere Houghtoneko etxean”, esan du presidentetzak ohar baten bidez.
Mandelaren etxea “egokitu” egin dute zaintza bertan jaso dezan, eta erietxean artatu duen talde berak beste horrenbeste egingo du etxean.

Ekainaren 8an erietxeratu zuten Mandela, biriketako gaitz batek jota, eta okerrera egin zuen haren osasun egoerak ekainaren 23an. Uztailaren 18an bete zituen 95 urte.

Ia hiru hamarkada egin zituen preso, eta bertan sortu zitzaizkion biriketako arazoak. Frederik De Klerk Hegoafrikako presidente zela askatu zuten 1990an, Apartheid erregimen arrazista deseginda. Biei eman zieten bakearen Nobel saria 1993an, eta hauteskundeak irabazi zituen Mandelak hurrengo urtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.