Erietxetik irten ostean, etxeratu diren meatzariei ongietorri beroa egin diete Txilen
Salbamendu lanetan aritu direnek argi azaldu dute oso segurtasun eta lan baldintza txarretan zihardutela meatzariek
San Joseko meategiko 33 meatzariak etxeratzen hasi dira, ospitalean osasun azterketak egin ondoren. Hiruri ebakuntza txikiak egin behar izan dizkiete, hagineko arazoak zirela eta, eta beste batek pneumonia du. Anartean, etxeratu direnei ongietorri beroa egin diete herritarrek. Poztasun giroak ez du ahaztarazi, haatik, zerk eragin zuen iragan abuztuaren 5eko lan istripua. Lurpean harrapatutako meatzariengana iritsi zen salbamendu taldeko lehen kideak jakinarazi du segurtasun eta lan baldintza «oso txarrak eta itzelak» zituztela. Valparaiso eskualdean, berriz, meatzari bathil da, lurrazaletik mila metrora tona bateko harri batek harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu