espainiako estatua

Erkidego "eredugarria", Errioxa

Espainiako Gobernuak erkidegoetako gastua eta eskumenak murriztu nahi ditu, eta Jose Ignacio Wert ministroak Errioxa laudatu du. "Xumea da, handitasun nahirik gabekoa, eta gehiegikeria administratiborik ez du".

2012ko urtarrilaren 3a
18:47
Entzun

"Erkidego xumea eta handitasun nahirik gabekoa delako eta gehiegikeria administratiborik ez duelako", Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirola ministro berriak uste du Errioxakoa dela estatutuko erkidego "eredugarria". "Autonomiaren kontzeptu horrek, bistan da, emaitzak ematen ditu".

Espainiako Gobernuak (PP), defizit publikoa jaisteko asmoz, erkidegoetako gastua murriztu nahi du eta, kasu, haien hainbat eskumen berreskuratu gura ditu, "bikoiztasunak-eta saihesteko". "PPren irizpide nagusia, eskumen bat, administrazio bat da", esan du Wertek, gaur.

"Gobernu ona, egin behar dena egitea, ondo egitea eta ahal den gasturik txikienarekin egitea da", ministroaren arabera, eta hori Errioxak ondo egiten duela iritzi dio.

Alberto Breton gobernuaren Errioxako ordezkariaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Wertek, Logroñon, eta han izan da Pedro Sanz (PP) erkidegoko presidentea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.