Erlijio bereizkeriaren aurkako lege bat Egipton
KAIRO. Egiptoko Junta Militarrak erlijio bereizkeria zigortzen duen lege bat onartu du. Sexu eta arraza diskriminazioa ere zigortuko dituzte aurrerantzean. Joan den igandean kristau koptoen eta segurtasun indarren arteko liskarretan 25 lagun hil eta gero hartutako erabakia da. Koptoek soldaduei egozten diete indarkeria, baina armadak erantzukizuna izatea ukatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu