Garaipen militarraren ostean, Sri Lankako Gobernuak beste gerra tresna bat indarrean jarrita dauka, oraindik tamilak gehiengoan diren lurraldeak erabat menderatzeko xedean. Soldaduek LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak armada gailendu eta gero, sinhalar gero eta gehiago doaz lurralde horretara eta Jaffnara. Joan bakarrik ez, han kokatzen dira, eta tenplu budistak nonahi eraikitzen dituzte. Tamil gehienak, berriz, hinduak edo kristauak dira. Gerraren azken garaietan, Sri Lankako armadaren erasoaldiaren aurrean tamilen lurraldetik ihes egin zuten 205.000 herritarrek utzitako hutsuneaz ere baliatu da Kolonbo. Jokabideok, lehenago edo geroago, gatazka berpitz dezakete, Sri Lankako eliza kristauetako arduradunek jakinarazi dutenez.
LTTEk Kolonboko agintearen kontra 1983. urtean gerra armatuari ekin zionetik, sinhalarrak ez dira tamilak gehiengoan direneskualdeetara hurbiltzera ausartu. Azken urte eta erdian, aldiz, gerra zibila amaitutzat jo zutenetik, Sri Lankako uhartearen erdialdea eta Jaffnako penintsula lotu dituen A9 errepidetik ehunka mila sinhalar joan dira iparraldera, gehienak turismo egiterat. Haatik, sinhalar batzuk han kokatzen hasi dira, Sri Lankako armadako dozenaka mila militarretatik hasita. Horien behin-behineko bizilekuak egoitza finko bilakatzen hasi da Kolonboko gobernua. Horrela, tamil lurraldeko hiri handienetan, sinhalar auzoak eratu dira. Sinhalarrek, jakina, euren eskolak, dendak eta erlijio eraikinak jarri dituzte bertan.
Egoera hori ahotan, Tisaranee Gunasekara srilankar adituak hauxe adierazi dio Hong Kongeko Asia Times Online hedabideari: «Gertatzen ari dena parekatzen ahal da Israelek Zisjordaniako lurralde palestinarretan daraman kolonizazio politikarekin». Sinhalarrak gero eta kopuru handiagoan tamil lurraldeetan jartzeak deragintzan ondorioen artean, erlijio budistaren hedatzea dago,herrialdeko bizilagunetatik ia %70 sinesmen horren jarraitzaileak baitira.
Hortaz Kolonboko agintariak diruz lagundurik, gero eta tenplu budista gehiago eraikitzen ari dira. Fenomeno hori hizpide, LTTEko buruzagi DhamalingarnSiddharthanek hauxe adierazi du: «Zalantza izpirik gabe esan daiteke budista erlijioaren jarraitzaileak tamil lurraldeetan nagusiarazteko plan bat deramala Sri Lankako Gobernuak». Adierazpen horiek egin ditu gerra amaitu ostean Kolonbok nazioarteak beharturik sortu duen LLRC Nazioa Berradiskidetzeko Batzordearen saio batean.
Eliza kristauen txostena
LLRCri jarrera oso irmoa azaldu diote ere Sri Lankako katoliko, protestante eta anglikanoen goi ordezkariek, txosten bateratuan.Gerra zibila amaituz gero, agintariengandik jasaten dutena salatu dute. Hala, Malcom Ranjith Kolonboko artzapezpiku katolikoak «jasanezineko okupazio militarra» jarraitzea nabarmentzeaz gain, ihes egin zuten tamil herritar ugariren lurrak sinhalarrek lapurtzea ere salatu du. Kristau erlijio arduradun gorenen txostenak zehazki azaldu du, halaber, tamilen nortasunak zapuztuta jarraitzen duela.
Oro har, tamil tigreen gerrilla gailendu ostean, gobernuak «estatu polizial bat» jarri duelaargiki azaltzen du txostenak. Kingsley Swampillai Trincomalaee-Batticaloako gotzain anglikanoak «tamilak gehiengoan diren eskualdeetan giza eskubideak sistematikoki urratzea» leporatu diogobernuari. Herritar ugariren desagertzeak —tartean apaiz katoliko edo artzain protestante edo anglikano batzuena— argitzeko urratsik batere ez egitea egotzio dio Swampillaik Sri. Hori dela eta, «egoera horrekin komunitateen arteko berradiskidetze prozesurik ezin da garatu», nabarmendu dutenez.
Benetako bakerik ez dela egongo ere esan dute, Kolonbok gerra zibilaren aitzakian indarrean jarritako salbuespen egoerarako lege eta neurriak bertan behera utziko ez diren bitartean. PTA indarkeriari aurre egiteko protokoloan zehaztuta daude. Legedi berezia mantentzea beharrezkoa dela erantzun du LLRCko presidente C.R de Silvak, «terrorista batzuk oldar egiteko asmotan baitaude beti ere».
Giza eskubideen aldeko erakundeek LCCRri gobernuaren alde jokatzeaz salatu diote. Hala Amnesty International, Human Rights Watch edo International Crisis Groupek uko egin diote LLRCen kide izateari. Nazio Batuen Erakundea bera ere behatzaile gisa dago soilik batzorde horren barruan. Izan ere, Sri Lankako presidente Mahinda Rajapaksak salatu egin ditu «atzerriko potentzia batzuek Sri Lankako barne arazoetan sudurra sartzeko asmoak eta ahaleginak».
Erlijioa, gerrarako tresna
Gerrilla tamilari garaitu ostean, 2009ko maiatzean, Sri Lankako Gobernua ahaleginak oro egiten ari da, iparraldeko eskualdeetan gutxiengo horren sustraiak deuseztatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu