Saudi Arabia
"Erlijioaren izenean krimenak egin dituztenak" amnistiatu egingo ditu Saudi Arabiak
"Erlijioaren izenean krimenak egin" eta hilabeteko epean bere burua entregatzen duten ekintzaileak amnistiatu egingo ditu Saudi Arabiako Fahd erregeak. Hala jakinarazi du Abdula Bin Abdulaziz printzeak, Fahden oinordekoak.
"Arrazoia albo batera utzi eta erlijioaren izenean krimenak egin dituztenei, azken aldiz, eskua zabaltzen diegula eta amnistia eskaintzen diegula iragartzen dugu",esan du Abdulaziz printzeak SPA albiste agentziaren bidez zabaldutako mezuan. "Terrorismo ekintzen ondoren atxilotua izan ez den orok Jainkoaren aurrean damutu eta bere burua hilabeteko epean entregatzeko aukera du orain", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu