Fidel Castrori egindako elkarrizketat bat eman zuen atzo arratsaldean (bart goizaldea Euskal Herrian) Kubako telebistak. Azken hiru hilabeteetan inongo komunikabidek ez du haren irudirik zabaldu, ez argazki, ez bideorik, eta, ondorioz, estatuburuaren osasunari buruzko zurrumurruak asko ziren. Hilurren dagoela ere zabaldu da.
Kubako telebistak eman duen elkarrizketa hori larritasun hori gezurtatzera dator, astiro eta ahots apalezmintzo baita Castro, baina, oro har, beste irudi batzuetan baino osasuntsuago ikusten da. Azkenaldian argitaratu dituen iritzi artikuluetan jorratutako hainbat gaiz hitzegin du elkarrizketan, batik bat, nazioarteko politikaz. Ildo horretatik, salaketa gogorrak egin ditu AEBen kontra, eta besteak beste, "erlijioen arteko gerra" eragitea leporatu dio Washingtoni.
Bere osasun egoerari buruz eta zabaldu diren zurrumurruen inguruan ere mintzatu da, txantxa eginez: "Hemen nago! Hilurren nengoela, hil nintzela, etzi hilko naizela... Tira,inork ez daki noiz hilko den", esan du.
Duea 14 hilabetetik hesteetako gaitz larriarekin bizitza publikotik erretiratuta dago Castro, eta harrezkero, ez du jendaurreko agerraldirik egin. Hala ere, argazkiak eta bideo irudiak zabaldu dira. Gaixo dageola-eta, Raul naiaren esku utzi zuen agintea iazko uztailean, "behin-behinekoz".
Mundua
"Erlijioen arteko gerra" eragitea leporatu die Castrok AEBei
Kubako telebistak estatuburuari egindako elkarrizketa bat eman du. Hiru hilabetean zabaldu den haren aurreneko irudia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu