Ziklonita, 1999an erabili zen Moscu eta Volgodonks hirietan egin zituzten hiru atentatuan. Atentatu haietan 300 bat lagun hil zituzten. Txetxeniako bigarren gerra hasi baino denbora gutxi gehiago egin zituzten.
Ignatchenkok esan duenez, orain arteko ikerketekin zehazten ari dira "Tu-154en kontra egindako atentatua egin zuen taldea".
Talka egindako beste hegazkinaren inguruan oraindik ez duela informazio adierazgarririk jakinarazi du.
Hiru aldiz abisu eman zuten bahiketaz
Tu-154 hegazkina erori zen lekuko aire-kontrol arduradunek jakinarazi dutenez, hegazkin haren bahiketa alarman lau aldi soinu egin zuen lurrean. Haiek enan dutenez, "terroristek bahitua izan zen".
errusia
Eroritako bi hegazkinetako batean lehergaiak atzeman dituzte; aire-kontrolak bahiketa izan zela dio
FSB Errusiako Estatuko Segurtasun Batzordeko ikerlariek lehergaiak aurkitu dituzte Errusian joan zen astertean ia aldi berean jausitako bi hegazkinetako batean, hain zuzen ere Tu-154ean. FSBko prentsa arduradun Serguei Ignatchenkok jakinarazi duenez "aurre analisiak dio lehergaia ziklonita dela". Beraz, hegazkinetako baten kasuan behintzat atentatua izan dela diote. Gainera, hegazkin haren bahiketa alarmak hiru aldiz egin zuela soinu esan dute aire-kontroletik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu