EROSKERIA ZANTZUAK
Francisco Camps Valentziako (Herrialde Katalanak) Generalitateko presidenteak gero eta gertuago du epaiketa. Justizia Auzitegi Gorenak eroskeria egin izanaren zantzu gehiago aurkitu eta auzia ez artxibatzea erabaki du. PP Alderdi Popularreko presidenteari leporatzen diote bere kargu politikoa baliatuta opariak onartu izana; Zigor Kodearen 426. artikulua urratzea, hain zuzen ere. Apiriletik ari dira ikertzen, eta aurki egin dezakete haren kontrako epaiketa. Campsek iragarri du helegitea jarriko duela. K. B.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu