Erreakzioak

2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Raul Castro. Kubako presidentea

«Garaipen historiko honek erakusten ditu Iraultza Bolivartarraren indarra eta herritarren babes eztabaidaezina».

Evo Morales. Boliviako presidentea

«Euren duintasunagatik, burujabetzagatik eta patuagatik borrokatzen duten herrien garaipena ere izan da».

Rafael Correa. Ekuadorko presidentea

«Chavez garaile, ia hamar punturen aldearekin! Biba Venezuela, biba aberri handia, biba Iraultza Bolivartarra!» (Twitterrez).

Cristina Fernandez. Argentinako presidentea

«Hugo: lurra landu, erein eta ureztatu duzu, eta gaur uzta jaso duzu». (Twitter bidez)

Mauricio Funes. El Salvadorko presidentea

«Chavezi goraintzi beroak eman nahi dizkiot, eta zorionak bozetako garaipenagatik».

Felipe Calderon. Mexikoko presidentea

«Erabat prest nago Mexiko eta Venezuelaren arteko adiskidetasun eta elkarlanerako harremanak indartzen jarraitzeko».

Jose Mujica. Uruguaiko presidentea

«Harremana hobetuz eta haziz doa. Nahiko gaizki ibili gara bakoitza bere aldetik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.