Candido Mendez
UGTko idazkari nagusia
«Badakigu Espainia muga jotzekotan dagoela. Baina badakigu, halaber, gobernuaren politikak eraginda iritsi garela egoera horretara».
Ignacio Fernandez Toxo
CCOOko idazkari nagusia
«Gobernuak entzun egin behar die kalera atera diren milaka herritarrei. Ezinezkoa da hiru hamarkadako elkarrizketa soziala apurtzea inolako ondoriorik izan gabe. Gobernuak ordaindu egin behar ditu lan erreformaren ondorioak».
Juan Rosell
CEOEko presidentea
«Lehenbailehen kendu nahi dut burutik greba hau. Egoera ekonomikoa protesta gutxirekin eta proposamen askorekin konponduko da. Denok lagundu behar dugu. Itsasontzi berean gaude denok, eta zailtasun handiz doa aurrera».
Cayo Lara
IUko koordinatzaile nagusia
«Irailaren 29ko greba baino positiboagoa da hau, erasoa gogorragoa izan delako. Lan erreforma askoz ere gogorragoa da, eta langileen eskubideen kontra zuzenago doa. Horregatik da langileen erantzuna handiagoa».
Josep Antoni Duran i Lleida
CiUko diputatua Madrilen
«Argi utzi nahi dut gaur inoiz baino lan gehiago egingo dudala. Nire gaurko soldata nire kontu korrontetik Caritasenera pasatzeko agindu dut».