Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko errebeldeak Bani Waliden sartu dira, Muammar Gaddafiren aldekoen azken gotorlekuetako bat. Errebeldeen armadaburu batek jakinarazi duenez, erdigunera arte sartu dira eta euren bandera zabaldu dute.
Surtekin batera, Gaddafiren aldekoen azken gotorleku nagusia zen. Errebeldeak asteak daramate setioan.
Arrai TV telebistak, gainera, abuztuaren 29an Gaddafiren semeetako bat hil zutela baieztatu du, Jamis izenekoa. Gaddafiren aldeko telebista da, eta Tripoliko borroketan hil zutela esan du. Berarekin batera, Gaddafiren erregimenaren inteligentzia burua ere hil zuten, Mohamed Abdula al Senusi.