50 bat erreboltarik parte hartu dute Hincheko polizietxearen kontrako erasoan, eta hiru lagun hil dituzte, haietako bat poliziburua. Haitiko irratiak zabaltzen ari direnez, Hinche erreboltarien kontrolpean dago orain. Herri horrek balio estrategiko handia du.
Funtsean, Jean-Bertrand Aristide presidenteak agintea uztea eskatzen dute erreboltari armatuek. Oposizioko alderdi gehienak bat datoz eskaera horrekin. Nolanahi ere, ez duela dimititzeko asmorik agertu zuen asteburuan Aristidek, eta gerrilarriekin hitzegitekorik ere ez armak uzten dituzten arte. Erreboltariak "talde terrorista" zirela azpimarratu zuen.
Haiti
Errebolta zabaltzen ari da Haitin
Jean-Bertrand Aristide Haitiko presidentearen errebolta gero eta gehiago ari da zabaltzen: asteburuan barealdia izan ondoren, Hinche herrian egin dute eraso erreboltariek, eta hango Poliziaren komandantea hil dute. Ondorioz, tentsioa bizi-bizi da berriro. Errepublika Dominikarrean mugak ixtea erabaki dute Haitiko gatazketatik ihesi doazen errefuxiatu samalda sartzea eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu