liskarrak frantzian

Erreboltan parte hartzea leporatutako atzerritarrak Frantziatik botatzeko eskatu du Sarkozyk

Erreboltan parte hartzea leporatutako atzerritarrak Frantziatik botatzea eskatu du Frantziako Lehen ministro Nicolas Sarkozyk. "Frantzian bizitzeko baimena dutenak ere bai", esan du Frantziako Justizia ministerioak gaur eman dituen datuen arabera 130 lagun daude urriaren 27an hasi zen erreboltan parte hartzea leporatuta zigortuta. Haietatik 120 kaleratzea eskatu die prefetei orain Sarkozyk.

2005eko azaroaren 9a
18:23
Entzun
Gainera, atxilotu eta zigortzen diren atzerritar guztiak kaleratzeko ere eskatu die Sarkozyk prefetei, "Frantzian bizitzeko baimena dutenak barne".

Hainbat hiritan etxeratzeko agindua jarri dute Frantziako Gobernuak emandako aukera baliatuz. Hain justu, 22:00etatik goizeko bostak arte lege baimena duen heldurik gabe kalean ibiltzea eta biltzea debakatu diete adingabeei, 21 hiritan.

Atzo ezarri zuten larrialdi egoera, eta Sarkozyk berak esan duenez, hori nabaritu egin da, eta bart erretako ibilgailuak bezperetakoak baino gutxiago izan dira. Nolanahi ere, azken gauean 617 ibilgailu erre dituzte, eta 204 lagun atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.