Irakeko Poliziako iturriek agertu dutenez, oraindik ez dago jakiterik eztandarazi dituzte bonba-auto biek biktimarik eragin duten. AEBetako soldaduek aurka oldartu diren erreboltariak granada jaurtitzaileak eta arma arinak ari direla erabiltzen azaldu dute iturri berek.
Al Kaim Bagdad hiriburutik 450 kilometro mendebaldera dago, Siriako mugaren ertzean.
Sarekada handia Bagdaden
Bestalde, Irakeko segurtasun indarrek eta AEBetako soldaduek sarekada handia egin dute elkarrekin Bagdad hiriburuko Raxid auzoan. Operazio horretan 65 lagun atxilotu dituzte, talde erreboltarietako kide direla leporatuta.
Irakeko segurtasun indarretako 500 bat kidek eta AEBetako Armadak ehunka soldaduk parte hartu dute sarekadan.
Iraken okupazioa
Erreboltarien eta AEBetako soldaduen arteko borroka handiak Irak mendebaldean
Atzo gauetik erreboltarien eta AEBetako Armadaren arteko liskar bortitzak ari dira gertatzen Irak mendebaldean, Al Kaim hiriaren inguruan, nazioarteko albiste agentziek jakinarazi dutenez. Hiri hori Siriako mugatik oso hurbil dago, eta goizean bi bonba-auto lehertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu