Erreferenduma eginen dute Kosovoko serbiarrek
PRISTINA. Kosovo iparraldean serbiarrak nagusi diren herrietan erreferenduma eginen dute, hango biztanleek herrialdearen independentzia onartzen duten edo ez erabakitzeko. Galdeketa heldu den otsailean izanen da, eta ez du legezko baliorik izanen. Belgradek ez dio sostengua eman egitasmoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu