KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Erreferendumari eutsiko diola ziurtatu du Artur Masek

Kataluniako Biltzar Nazionalaren ustez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniaren subiranotasunari buruz harturiko erabakiak "hutsalak" dira.

Iazko urtarrilean egin zuen Kataluniako Parlamentuak subiranotasuna adierazpena. KATALUNIAKO PARLAMENTUA
2014ko martxoaren 26a
08:10
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi du Kataluniako Parlamentuak 2013ko urtarrilean eginiko subiranotasun adierazpena, eta ebazpen horri garrantzia kendu dio ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak: "Ez du egoera aldatzen".

Ohar bat plazaratu du ANCk: "Kataluniako herria subjektu politiko eta juridiko burujabea da, eta, beraz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak gure burujabetzari buruz hutsalak dira". Azaldu du Kataluniak inoiz ez duela erabakitzeko eskubidea gauzatzeko asmoa baztertu, eta auzitegiaren ebazpena kritikatu du: "Botere banaketaren printzipioa apurtu, eta estatuaren inboluzio demokratiko kezkagarria berresten du".

Artur Mas Kataluniako presidenteak ere jardun du ebazpenaren inguruan. Ziurtatu du prozesu subiranistari eutsiko diola, eta nabarmendu Kataluniaren balizko independentziaz jardutea "adierazpen askatasunaren parte" dela: "Demokrazia batean, adierazpen askatasuna oso zabala da. Pentsatzen dut independentziaz hitz egitea agian ez dela gustukoa, baina adierazpen askatasunaren parte da". Auzitegiaren epaia "larria" dela erantsi du.

ERCko parlamentari Anna Simok, berriz, ohartarazi du Kataluniako Parlamentuaren subiranotasun adierazpenak "indarrean" jarraitzen duela, eta auzitegiaren epai "politikoa" kritikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.