Kataluniako Estatutua
Erreferendumean boto baliogabea eskatzearen alde egin du ERCk
Kataluniako Estatutu berriaren erreferendumerako kanpainan boto baliogabea eskatzea erabaki du ERC Esquerra Republicana de Catalunyak Josep Lluis Carod Rovirak gaurko ezohiko bileraren ostean jakinarazi duenez. Hautestontzietan =iNazioa bat gara=i aldarrikapena eramango duten botopaperak sar ditzatela eskatuko diete herritarrei.
ERCko zuzendaritzak hartutako erabakiak ia kide guztien aldeko botoa izan du. Izan ere, JERCeko bi ordezkariak abstenitu egin dira eta gainerakoek babestu egin dute erabakia.ERCko gazteen ordezkariak ezezkoa eskatzearen aldekoak ziren. Erabakia, hala ere, datorren maiatzaren 6an berretsi beharko dute ERCko militanteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu