Erresuma Batuko Hauteskunde Batzordeak Eskoziako Gobernuari eskatu dio independentziaren inguruko erreferendumean parte hartu ahal izateko gutxieneko adinaren inguruan argibideak emateko. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren asmoa gutxieneko adina 18 urtetik 16 urtera jaistea da.
Hauteskunde Batzordeak beharrezkotzat ikusten du aldaketa hori egiteko legedia nola aplikatuko litzatekeen ezagutzea. Gaur egun, 17 urte dituztenek izena eman dezakete, hauteskundeak direnean 18 urte beteta badituzte, beti ere.
Eskoziako Gobernuak erreferendumaren inguruko kontsultarako dokumentu bat kaleratu du berri du, galdeketaren gaineko iritziak jasotzeko helburuarekin. Maiatzean amaituko dute iritzien bilketa.
Oraindik ez dute zehaztu erreferendumaren data zein izango den. Salmondek 2014ko udazkenean deitu nahi du erreferendumera, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, berriz, 2013an izatea nahi du.