Mundua

Erreferendumean kroaziarren %66 agertu dira Europako Batasunean sartzearen alde

Parte hartzea %44koa izan da, eta ezezkoaren aldekoek txikia dela argudiatu dute.

2012ko urtarrilaren 23a
15:39
Entzun

Europako Batasunean sartzeko erreferenduma egin zuten atzo Kroazian, eta boto kontaketa ia amaituta, botoa eman zutenen %66k bozkatu dute sartzearen alde. Herritarren %44 joan ziren botoa ematera, baina gutxienekorik ez zegoenez, balekotzat eman dute erreferenduma.

"Egun handia da hau Kroaziarentzat, eta 2013. urtea inflexio puntua izango da gure historian. Espero dut Europa osoa gure etxe bihurtzea", esan du Ivo Josipovic presidenteak botoa eman ondoren. Alderdi gehienek egin dute baiezkoaren aldeko botoa, baita Ante Gotovinak ere, serbiarren aurkako gerra krimenagatik Hagan espetxeratutako militar ohiak. Bere kasuak nahastu egin zituen Kroaziaren eta Europako Batasunaren arteko harremanak.

Nazionalista muturrekoenak eta zenbait militar, ordea, kontra agertu dira, subiranotasuna galduko dutelakoan. "Parte hartzea txikia da, herritarreke bizkarra eman diote Europari", esan du Zeljko Sacicek, ezezkoaren alde gehien nabarmendu den politikarietako batek.

Kroazia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da Europako Batasunean. Zazpi urteko negoziazio gogorren ostean 2011n itxi zuten akordioa bi aldeek. Esloveniaren ostean, Europako Batasunan sartzen den Jugoslavia ohiko bigarren herrialdean izango da Kroazia. 2004an sartu zen Kroazia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.