Europako Konstituzio Ituna

Erreferendumerako hamabi egun falta direla, ezezkoa aurretik Frantziako Estatuan

TNT Sofres institutuak hilaren 11tik 13ra bitartean egindako inkestaren arabera, Frantziako Estatuko herritarren gehiengoak (%53k) Europako Konstituzio Itunaren aurka bozkatuko dute hamabi egun barru, hilaren 29an. Azken bost egunetan plazaratu diren lau inkestek ezetzak irabaziko duela iragartzen dute.

2005eko maiatzaren 17a
10:32
Entzun
Gainera, inkestari erantzun diotenen %77k diote jada hartua duela erabakia, eta tinkoa dela; hala ere, galdetutakoen %25k ez dute esan zein den bere asmoa.

Ezkerreko alderdiei bozkatzen dietenen artean ezezkoaren aldeko jarrera da nagusi: %58k Konstituzio Itunaren aurka bozkatuko dute. Eskuineko alderdien jarraitzaileen artean, ordea, baiezkoak irabazten du (%61).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.