Brasilgo presidente Luiz Inacio Da Silva Lula-k etenda zuen kabinete erreformari ekin zion atzo, hiru ministro berriren zina jasota. Koalizio gobernuko zortzi alderdien oniritzia jaso nahi du neurri horrekin. Erreforma heldu den astean bukatuko du, oraindik zehaztu gabeko izendatze kopurua egitean.
Jose Gomes Temporao medikuak Osasun ministroaren karguari zin egin zion, Geddel Vieira Limak Integrazio Nazionalekoari eta Tarso Genrok Justiziako karguari. Azken hau Instituzioarteko Harremanetarako ministroa zen orain arte. Temporao eta Vieira Lima PMDB Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdiak (zentro-eskuinekoa) proposatu zituen karguetarako. Alderdi honek Kongresuko gutxiengorik handiena dauka. Bestalde, Lularen PT Langileen Alderdikoa da Genro.
Lula iazko urrian hautatu zutenetik zegoen etenda erreforma. Bere bigarren agintaldia joan den urtarrilaren 1ean hasi zuen.
Erreforma hasi, eta hiru ministro berriren zina jaso du Lulak Brasilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu